1919tik
GURE HISTORIA
1919-an Ignacio Olano Zubillagak ireki zituen OLANO TABERNAren ateak bere emazte Asensi Mujikaren laguntzaz. Ondoren bere seme Paco-k hartu zion lekukoa bere emazte María Larrañagaren laguntzarekin. Hurrengo belaunaldia, Paco-ren seme Ignacio-k hartu zuen Mari Carmen Ansorena lagun zuela eta azken honek eman ditu tabernaren itxierararteko pausoak.
Hasiera hartatik 100 urte geroago, aire berri bat eman nahian, Phil Huxford eta Ekain Mugikak, berriz zabalduko ditugu OLANO-ren ateak.
Aurreko belaunaldiek ez digute lan erraza jarri, baina gogoz eta ilusioz ekingo diogu bideari!
GURE ZERBITZUA
BAITA ERE…
GOSARIAK
Gozatu gure gosariekin: ogi txigortua, opilak, zuku naturala. Guztia momentuan eginda eta produkturik onenekin.
PINTXOPOTE
Asteazkenero, 18:30etatik aurrera, eguneko pintxoa doan eskainiko dizugu, zure kontsumizioarekin batera.
MENU HITZARTUAK
Talde handia bazara, menu hitzartuak eskaintzen ditugu. Horretarako, deitu 943 805 470 telefonora eta zure erreserba egin.